Gaurko saioan irakaslearen neutralitateaz hitz egin dugu, beti esan ohi dugu irakasle batek neutrala izan behar duela. Baina kasu askotan, zaila da neutralitate hori mantentzea. Horretarako talde bakoitzak kasu bat aztertu behar zuen, gehienak egunero eman daitezkeen kasuak dira non irakasleak iritzi bat zuen eta ikasleak irakasleren aurkako iritzi zuen edo iritzi horren aurkako gertaera bat gertatu zaion. Beste zenbait kasutan irakasleak gai polemikoen aldeko edo kontrako beraien iritziak ematen dituz, adibidez, alderdi politiko baten aldekoak.
Gaurko saioaren ondoren honakoa ondorioztatu dut, irakasle batek iritziak, ekintzak... saiestu egin behar dituela. Badaude kasu batzuk neutralitate hori mantentzea ez dela zaila, adibidez, 5.kasuan, irakasleak bere alderdi politikoaren aldeko pegatina bat eramaten duenean. Kasu horretan irakasleak bere alde pertsonala eta profesionala bereiztu beharko lituzteke, eta ikastetxeko ordutegian pegatina hori kentzen bazuen polemika hori ez litzateke egongo eta ikastetxetik kanpo pegatina hori jarrita edukiez gero ez litzateke arazorik egongo.
Kasurik zailena abortuaren kasua iruditzen zait, kasu honetan ikasleak zuzenean irakasleari galdetzen baitio eta irakaslea abortoaren guztiz kontran dago, beraz, egokiena bere gurasoek hori egiteko arrazoiren bat izango zutela esatea da, eta beraiekin hitz egitea izango litzatekela egokiena.
Kontuan izan behar dugu honako hau da, gu Lehen Hezkuntzako irakasleak izan behar garela eta askotan ikasleen eredu izango garela eta gure ideiak "inposatzea" ez litzatekela zuzena izango, informatzea zuzena iruditzen zait baina zerbait egitera behartzera edo gure iritzia egokiena dela esatea ez litzateke ona izango.
No hay comentarios:
Publicar un comentario