miércoles, 8 de febrero de 2012

KULTURA - HEZKUNTZA - GIZARTERATZEA

Astearteko saioan hitz hauen inguruan egon gara hausnartzen. "Zein izango litzateke ordenik egokiena? Zergatik?" Hori izan da saio honetako eztabaida gai nagusia. Orden egokiena zein den jakiteko beharrezkoa da hiru hitz hauen esanahia jakitea.

Hasteko kultura pertsona bati hazten laguntzen dion egitura soziala dela esango nuke. Kulturak gizarte bat bereizten du, ohiturengatik esaterako. Era labur batean esateko, kultura gizatalde handi baten bizitzeko modua izango litzateke.

Hezkuntza aldiz; eskola, familian, lagunartean... ikasten diren gauzak dira. Hezkuntza kulturaren araberakoa da, ez baita berdina izango Euskal Herrian jaio den baten hezkuntza edo haur Txinatar batek jasoko duen hezkuntza eta hori kulturaren araberako dela esan daiteke.

Gizarteratzeak ez du integratzea bakarrik esan nahi. Gizarteratzea leku batera egokitzea ere bada, horretarako behar-beharrezkoa da leku horretako kultura jakitea eta hezkuntza bat jasotzea, gizarte horretan zein diren ohiturak jakitea behar-beharrezkoa baita gizarteratzeko eta ohitura horiek errespetatzen erakusten digu hezkuntzak.

Beraz, definizio hauetan argi ikusten niretzako zein den ordenik egokiena. Kultura, hezkuntza eta gizarteratzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario