Paper zorroa

Ikasturtea hasi denetik ariketa desbardin asko egin ditugu, horietako asko oso pratikoak eta erabilgarriak egin zaizkit. Adibidez, matematikako saioa ikustera joan ginenean gauza dezente ikasi nituen. Irakasleak, ikasle talde hori oso ondo ezagutzen zuen eta horrek beraiekin zuen harremana asko hobetzen du. Horrez gain, irakasleak ikasleei ez die beraien erritmoa oztopatzen, bakoitzak bere erritmo propio du, baina tarte luze batean (hilabete bat adibidez) ikaslearen erritmoa gainontzeko ikaskideena baina baxuagoa bada, neurriak hartzen ditu, errefortzu saioak esaterako.


Didaktikako irakasgaian landu ditugun zenbait gai oso interesgarriak eta erabilgarriak iruditzen zaizkit etorkizunerako. Esaterako, zenbait saiotan neutralitatearen inguruan aritu ginen. Nire ustez, oso zaila da neutrala izatea, ni aisialde talde bateko begiralea naiz eta bertan ikusten du oso zaila dela neutralita hori mantentzea, talde guztietan beti baitago umeren bat begiko duzuna eta noski, bere jarrera txarren aurrean beti malguago jokatzeko ohitura izan ohi duzu, baina ezinbestekoa da neutralitatez jokatzea. Esperientziarekin ikasten den gauza bat dela uste dut.


Psikologiako ikasgaian ere zenbait gai interesgarri jorratu ditu, esaterako bullying-a. Tamalez, geroz eta ohikoagoa den gaia dugula, film ugari daude honen inguruan, bideo anitz daude interneten eta okerrena da hauek benetako historiak direla.

Ikasturte hasieran, kasu hauetako bat ikusi nuen sarean. Gazte honek 13 urte soilik ditu eta bideo honetan bere eskolara itzultzeko beldurra adierazten du. Kasu gehienetan, mutil honen kasuan bezala, ez dakite zergatik diren erasotuak, askotan ezberdina izatea da arrazoia. Nik neuk azaltzea baina egokiagoa iruditzen zait bideo ikustea. (Youtubeko orrialdean bideoaren jarraian idatzirik dagoen testua irakurtzea ere aholkatzen dizut, kasua gahiago azaltzen baitu)




Gazteak 7 urte eramaten ditu erasoak jasaten, eta ba al dakizu zer den okerrena? Guraso eta irakasleek bideo honen bidez jakin zutela zein egoera latzetan bizi den gazte hau. Egoera hau gelditu beharra dago, ezin dira horrelako kasu gehiago onartu eta irakasle zein guraso egoera hauetaz jabetu behar dira. Beraz, etorkizunean, irakasle izango naizen unean horrelako kasurik dagoen aztertuko dut uneoro.

Badira beste jarduera batzuk irakasle izateko prozesuan laguntzen didatenak, hauek unibertsitatez kanpoko ekintzak dira. Lehen esan bezala nire txikitako ikastetxean begirale naiz, eta bertan ni bezala Lehen Hezkuntzako gradua eta Haur Hezkuntzako gradua ikasten ari diren zenbait begirale gehiago daude. Baina denak ez gara ikasleak, beste zenbait gaur egun Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako irakasleak dira eta beraiei gertatzen zaizkien gauza positibo eta negatiboak kontatzen dizkigute.

Aipaturiko irakasleekin hitz eginez, irakasle-guraso harremanak izugarrizko garrantzia duela esaten didate. Askotan ikasleen desmotibazioa, eskola porrota... familian dagoen arazoren bat dagoen arrazoia izan daiteke. Edo familiak arazoa konpontzen lagundu dezake. Gainera, zenbait ikerketek diotenez, gurasoek parte-hartze altuagoa duten familietan ikasleek errendimendu gehiago izaten dute eta hori nabaria da eskolako emaitzetan.

Beraz, nolakoa izan beharko luke irakasle batek edo hobeto esanda nolako irakaslea izan nahi dut? Jakintzak transmititzeko unean, motibagarria izan nahi dut, horretarako beharrezkoa da berritzailea izatea. Berritzailea izateko zenbait programa daude: Ulises, Crea eta Ideal esaterako, baina ez nintzateke sortuta dauden programetara bakarrik mugatuko, nik neuk klase dinamikoak sortuko nituzke. 


Horrez gain, ikasleez arduratzen den irakaslea izan nahiko nuke, Lehen Hezkuntzako etapan garrantzitsuagoa iruditzen baitzait ikasleen jarrera eta portaerak nolakoak diren, ikasgaietako jakintzekin alderatuz eta ikasleak baloratzeko unean beraien jarrerak garrantzi handia izango duela esango nuke.


Monotonoa ez izaten saiatuko nintzateke, ni ikasle naizen moduan klasea emateko era egokia dela ikusi dute, eta ikasleek entzungo nituzke eta bere beharrei gogoei moldatuko nituzke jakintzak.


Ezaugarri horiek ezartzeko nire esperientzia propioan oinarritu naiz, denek izan baititugu irakasle onak eta txarrak, eta nik izandako esperientzia onak transmitutu eta biziarazi nahiko nieke nire etorkizuneko ikasleei.

3 comentarios:

  1. Kaixo Idoia, bai blogari eta baita atal honi astindua ematea komeni zaizu. Nik jarraipena egin ahal izateko beharrezkoa dut zuek idaztea. Irakurri besteen blogak inspirazio bila. Ez utzi dena bukaerarako.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Idoia! Niri ere matematiko klasea eramaten zuen modua asko gustatu zitzaidan!;)

    ResponderEliminar
  3. Irakasle paregabea Mikel! Zurekin bat nator matematikako klaseko behaketarik buruz! :)

    ResponderEliminar