Gaur, aspaldiko partez sarrera berri bat egingo dut. Nire hezkuntzaren ibilbidean ikusiko zenuten bezala Beasaingo La Salle ikastetxean ibili nintzen. Ikastetxe honek programa ezberdinak ditu ikasleek hauen bidez bizitzan erabilgarriak diren zenbait gaitasun lantzeko. Honako programa hauek lantzen dira besteak beste: Haur Hezkuntzan Ulises metodoa eta Lehen Hezkuntzan Crea eta Ideal programa. Gaurkoan Ulises metodoaren inguruan mintzatuko naiz.
Ulises metodoan irudien bidez lan egiten da, bi eta zazpi urte bitarteko umeekin lantzen da. Egunero goizeko eta arratsaldeko lehen orduan umeei gai batekin erlazionaturiko irudiak erakusten zaizkie eta irakasleak irudi horri buruzko informazioa ematen die eta ondoren ikasleek irakasleak esandako errepikatzen dute, umeak ikasgelaren txoko batean kokatzen dira lurrean eserita (irudian agertzen den bezala). Programa honen helburu nagusia neuronak estimulatzea da eta hauen arteko konexioak ezartzea. Bost alorren inguruko irudiak erakusten dizkiete: zientzia eta teknologia, artea, musika, ingurua eta natura.
Jendeak programa honen berri izaten duenean ondorio negatibo asko ekartzen dituela diote, baina nire ustez errealitatean ez da horrela. Esaten denez, ikasleei jarduera hau ez zaie gustatzen, baina aipagarria da programa hau egiten duten ikasle guztiek oroitzapen onak izaten dituztela eta ez zaiela batere gustatzen jarduera hau egin gabe egotea. Adibidez, nire ikastetxean ulises metodoa 9etan hasten zen, eta norbait pixka bat iritsiz gero Ulises ariketa bukatu arte itxaron behar zuen, eta ikasle guztiak horregatik ordurako iriteko gogoa izaten genuen (Ulises ariketa oztopatu gabe egin behar den ariketa da, horregatik, hasieratik bukatu arte ezin zen ikaslerik sartu gelan)
Programa honen kontra dagoen beste ideietako bat, umeak makina hutsak diruditela da, errepikapenaren bidezko teknika erabiltzen duelako. Baina, esan beharra dago, askotan, errepikapenaren bidez asko ikasten dugula gauza asko batez ere haurrak garenan, esaterako, lehenengo hitzak horrela ikasten ditugu, eta horregatik makina hutsak garela uste dugu?
Amaitzeko, esan nahiko nuke, oso baliagarria iruditzen zaitela metodo hau agertzen diren gaiak egunerokotasunarekin lotuta daudelako, eta gainera ikerketen arabera hauen oroimena asko hobetzen du, neuronen arteko konexioengatik.
Eta zuri, zer iruditzen zaizu metodo hau? Ikasleentzako onuragarria edo denbora galtze hutsa dela iruditzen zaizu?
Eta zuri, zer iruditzen zaizu metodo hau? Ikasleentzako onuragarria edo denbora galtze hutsa dela iruditzen zaizu?
