viernes, 17 de febrero de 2012

NEUTRALITATEA II

Loreak neutralitatearen inguruko bi galdera egin zizkugun klasean, eta pentsatzen aritu ondoren honako esango nuke: 

Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?
  
Aurreko sarreran aipatu dudan bezala irakasle batek neutrala izan behar du uneoro. Baina oso zaila izaten da neutralitate hori mantentzea, egun batean neutrala izatea "erraza" baita, baina egunerokotasunean neutrala izatea dirudiena baina zailagoa da. 
     
Kasu azterketa egin genuen argi ikusi zen, zenbait kasutan nahiz eta zure printzipioa defenditu nahi duzun, ezin duzu zure iritzia eman bestela neutralitatearen printzioa hausten duzulako. Adibidez, aurrekoan sarreran aipatu dudan abortuaren kasua.

Zein da neutralitate eta objektibitatearen arteko desberdintasuna?

Neutrala izatea kasu baten aurrean zure iritzi ez ematea da, hau da, ez jartzea alde baten alde edo bestearen kontra, zure printzipioei uko eginez ez eztabaidan (edo dena delakoan) ez parte hartzea.

Objetibitasuna nork berak bere iritziei eta aurreiritziei kasurik kasu baten aurrean era zuzenenean jokatzea da; frogak, ebindetziak, datuak... kontuan hartuta. 

Beraz, neutralitatean irakasleak ez du parte hartzen eta objetibotasunean iritziak alde batera utzita, era zuzenenean parte hartzen du. Horren ondorioz, irakasleak neutrala izan behar duela uste dut, objetiboa izanez gero iritzi baten alde jartzen baita irakaslea, eta irakaslea ikasleen eredu denez askotan ideia horiek "inposatzen" dizkie, gainera objetiboa izanez gero agian, bere printzioen aurka egon daiteke.


Zer da egokiagoa irakaslea neutrala izatea edo objektiboa izatea? Edo agian bere iritzi propioak ematea da egokiena?

jueves, 9 de febrero de 2012

NEUTRALITATEA


Gaurko saioan irakaslearen neutralitateaz hitz egin dugu, beti esan ohi dugu irakasle batek neutrala izan behar duela. Baina kasu askotan, zaila da neutralitate hori mantentzea. Horretarako talde bakoitzak kasu bat aztertu behar zuen, gehienak egunero eman daitezkeen kasuak dira non irakasleak iritzi bat zuen eta ikasleak irakasleren aurkako iritzi zuen edo iritzi horren aurkako gertaera bat gertatu zaion. Beste zenbait kasutan irakasleak gai polemikoen aldeko edo kontrako beraien iritziak ematen dituz, adibidez, alderdi politiko baten aldekoak.

Gaurko saioaren ondoren honakoa ondorioztatu dut, irakasle batek iritziak, ekintzak... saiestu egin behar dituela. Badaude kasu batzuk neutralitate hori mantentzea ez dela zaila, adibidez, 5.kasuan, irakasleak bere alderdi politikoaren aldeko pegatina bat eramaten duenean. Kasu horretan irakasleak bere alde pertsonala eta profesionala bereiztu beharko lituzteke, eta ikastetxeko ordutegian pegatina hori kentzen bazuen polemika hori ez litzateke egongo eta ikastetxetik kanpo pegatina hori jarrita edukiez gero ez litzateke arazorik egongo.

Kasurik  zailena abortuaren kasua iruditzen zait, kasu honetan ikasleak zuzenean irakasleari galdetzen baitio eta irakaslea abortoaren guztiz kontran dago, beraz, egokiena bere gurasoek hori egiteko arrazoiren bat izango zutela esatea da, eta beraiekin hitz egitea izango litzatekela egokiena.

Kontuan izan behar dugu honako hau da, gu Lehen Hezkuntzako irakasleak izan behar garela eta askotan ikasleen eredu izango garela eta gure ideiak "inposatzea" ez litzatekela zuzena izango, informatzea zuzena iruditzen zait baina zerbait egitera behartzera edo gure iritzia egokiena dela esatea ez litzateke ona izango.

miércoles, 8 de febrero de 2012

KULTURA - HEZKUNTZA - GIZARTERATZEA

Astearteko saioan hitz hauen inguruan egon gara hausnartzen. "Zein izango litzateke ordenik egokiena? Zergatik?" Hori izan da saio honetako eztabaida gai nagusia. Orden egokiena zein den jakiteko beharrezkoa da hiru hitz hauen esanahia jakitea.

Hasteko kultura pertsona bati hazten laguntzen dion egitura soziala dela esango nuke. Kulturak gizarte bat bereizten du, ohiturengatik esaterako. Era labur batean esateko, kultura gizatalde handi baten bizitzeko modua izango litzateke.

Hezkuntza aldiz; eskola, familian, lagunartean... ikasten diren gauzak dira. Hezkuntza kulturaren araberakoa da, ez baita berdina izango Euskal Herrian jaio den baten hezkuntza edo haur Txinatar batek jasoko duen hezkuntza eta hori kulturaren araberako dela esan daiteke.

Gizarteratzeak ez du integratzea bakarrik esan nahi. Gizarteratzea leku batera egokitzea ere bada, horretarako behar-beharrezkoa da leku horretako kultura jakitea eta hezkuntza bat jasotzea, gizarte horretan zein diren ohiturak jakitea behar-beharrezkoa baita gizarteratzeko eta ohitura horiek errespetatzen erakusten digu hezkuntzak.

Beraz, definizio hauetan argi ikusten niretzako zein den ordenik egokiena. Kultura, hezkuntza eta gizarteratzea.

lunes, 6 de febrero de 2012

HEZKUNTZA EREMUAK


Aste honetan zehar, hezkuntza formalaren, ez formalaren eta informalaren artean ihardun dugun ikasgelan. Hitz hauek definitzeaz gain, hauen arteko ezberdintasunak zeintzuk diren aztertu ditugu, ekintza ezberdinen bidez; mapa kontzeptuala, irudien sailkapena...

Gai honen inguruan zenbait hausnartzeko gai sortu zaizkigu: lehenengoa ea zein eremutan arituko naizen. Nire hezkuntza formalean lan egitea gustatuko litzaidake, etorkizunean irakasle izan nahi baitut eta nire burua ikasgela batean irudikatzen dut, ez dut irudikatzen era tradizional betean, irakasle berritzailea izan nahi baitut, umeak motibatzeko ezinbesteko iruditzen baitzait ideia berriak izatea.


Baina hezkuntza ez formalean ere aritu nahi dut, gaur egun aritzen bainaiz eta indartu behar den eremu bat dela uste dut.  Izartxo aisialdi taldeko begirale naiz eta bertan lantzen diren gaitasunak ezinbestekoak iruditzen zaizkit haur batentzat. Izartxon honako gaitasunak lantzen ditugu besteak beste, sozio-afektiboak, psikomotorikoak, ... Hauek nire ustez bizitzarako ezinbetsekoak diren gaitasunak dira eta ziur nago haurrek inkontzienteki balio asko ikasten dituztela eta hauek etorkizunean gogoratuko dituztela. 






Gai honen inguruko ariketak egiten ari ginela, beste bi galdera sortu zitzaizkigun taldekideoi, zergatik ezin dira hiru kontzeptu hauek (formal, informal eta ez formala) bakar batean elkartu? Azken finean, antzeko esanahia dute, baina badaude elkarren arteko zenbait ezberdintasun. Baina hiru hezkuntza eremu hauen uztarketa egitea oso zaila litzateke, bakoitzak bere ezaugarriak baititu, eta batzuetan ezaugarri hauek kontrajarriak izan ohi direlako.

Galdera honi loturiko beste galdera bat sortu zitzaigun taldekideoi; elkartuz gero, nola planifikatuko litzateke hezkuntza? Aurreko galderan esan bezala oso zaila iruditzen zait hiru kontzeptuak elkarlotzea, batez ere hezkuntza formalaz eta ez-formalaz hitz egiten dut, irakaskuntza eremuan garrantzitsuenak iruditzen zaizkidalako, hezkuntza informala leku eta egoera askotan ematen baita, esaterako, familian.  Beraz, hezkuntza eremu bakarra sortzeko aukera hezkuntza formala eta ez-formalaren arteko uztarketa bat egitea izango litzateke, bakoitzaren alde positiboak hartu eta hezkuntza mota berri bat sortuz, baina argi dago historian zehar hori lortzen saiatuko zirela hainbat aditu, eta oraindik ez dutela horrelako hezkuntza mota hori sortu, beraz, ez da erraza izango edo sortzen den hezkuntza eremu berriak, gaur egun ditugunak baina ondorio positibo gutxiago edo ondorio negatibo gehiago izango dituela.