martes, 8 de mayo de 2012

Hezkuntza sistemaren zehar...

Nire hezkuntza sisteman izandako esperientziaren laburpena egingo dut galderak erantzuten hasi aurretik:

Hezkuntza formala:
  • Haur Hezkuntza --> 3 urtetik 6 urtera --> La Salle Beasain
  • Lehen Hezkuntza --> 6 urtetatik 12 urtetara --> La Salle Beasain
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza --> 12 urtetatik 16 urtetara --> La Salle Beasain
  • Gizarte Zientzetako batxilergoa -->16 urtetatik 18 urtetara --> BIP (txindoki alkartasuna)
Hezkuntza ez-formala:
  • Ingelesa
  • Kirolak: Igeriketa, Saskibaloia eta Tenisa
  • EGA tituloa
  • PET tituloa
  • Selektibitatea
Nola bizitu duzu etapa bakoitza?

Haur Hezkuntzako etapa, etapa honetan gogoratzen dudanaren arabera, pozik joaten nintzen eskolara txokoetan jolasten genuen batez ere. Honakoak dira gogoratzen ditudan txokoak: irakurketa txokoa, idazteko txokoa, matematika txokoa, marrazketa txokoa eta etxe txokoa. Gehien atsegin nuen txokoa etxe txokoa zen, bertan jolastu egiten baikenuen eta batek amaren papera egiten zuen, besteak aitarena,... eta familia baten bizitza irudikatzen genuen bertan.

Lehen Hezkuntzako etapaz gehiago gogoratzen naiz, lehenengo eta bigarren mailan ez genuen testu libururik, egin beharrekoak fitxen bidez egiten genituen eta LHko hirugarren maialatik aurrera izan nituen nire lehen testu liburua eta lehen azterketa..

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokionez, aipagarria iruditzen zait maila bakoitzean ikasgai bat ingelesez egiten nuen. Lehen eta bigarren mailan gizarte zen irakasgaia, hirugarren mailan musika eta laugarren mailan matematikak. Ez nuenez oso argi zein batxillergo mota egin nahi nuen laugarren mailan biologia-geologia eta fisika-kimika hartu nituen modalitateko irakasgai gisa. Hautazko irakasgai bezala informatika eta frantsesa izan nituen.

Azkenean gizarte zientzietako batxillergoa egin nuen eta ekonomiaren alorko gradu bat egiteko asmoa nuenez, ekonomia, matematika, administrazioa eta alor horietako hautazko irakasgaiak aukeratu nituen. Nahiz eta azkenean gai horiek oso errepikagarriak iruditu zitzaizkidan eta irakaskuntza alorrera jo dudan unibertsitatean. Argi nuena zen, ekonomia bezalako gradu bat eginez gero, nire nahia institu batean irakasle modura lan egitea izango litzatekela.

Esango nuke nire ikasteko motibazioa urtetik urtera batxillegorarte poliki-poliki jeisten joan zela, eta gaur egun berriz ere motibazio hori sortarazten ari dela, orain ematen ditudan ikasgaiak atseginagoak egiten baitzaizkit, orain ditudan irakasgaiei etorkizunerako erabilgarriak egiten baitzaizkit.

Zer zen garrantzitsua ikastea? Eta nola ebaluatzen zen?

Haur Hezkuntzan batez ere baloratzen zena, giro ona izatea zen, hau da, ikaslearen jarrera, parte-hartzea... Lehen hezkutzari dagokionez, aldiz, ikaslearen jarrera eta lortutako ezagutza maila era proportzionalean kalifikatzen zirela uste dut, beraz, garrantzitsua zen jakintzak barneratzea baina horretarako zenuen gogo, jakin mina, jarrera positboa... baloratzen ziren.

DBH, batez ere jakintzak barneratzea oso garrantzitsua zen eta azken notaren ehuneko handi bat (80 inguru) koadernoa, lana eta azterketen bidez baloratzen ziren, ebaluazio jarrai baten bidez. Batxillergoari dagokionez, irakaslearen araberakoa zen ebaluazioa, irakasgaien erdiak ebaluazio jarraia zuen eta beste erdia azken froga baten bidez kalifikatzen ziren.

Nolakoa zen ikasle taldea?

Batxilergorarte ikasle talde bera izan nuen, elkar ondo ezagutzen ginen 25 bat lagun ginen (kurtso batzuetan gutxiago eta beste batzuetan gutxiago). Lan giro oso ona izaten genuen klasean eta elkarrenganako errespetua genuen, bai ikasleen artean eta baita ere irakasleei. 

Batxilergoan aldiz, ikaskide gutxi batzuk ziren aurreko etapetako berdinak, besteak goierriko beste ikastetxeetako ikasleak ziren. Lehenengo mailan eta bigarren mailak izandako taldekideak ezberdinak ziren. Ikasleon artean ez ginen horrenbeste ezagutzen eta lan giro ona izan arren ez zen aurreko etapatan bezain ona.

Nolakoak ziren irakasleak? Zein funtzio zuten?

Irakasleak bi motatan sailkatuko nituzke, alde batetik La Salle ikastetxean izandako irakasle taldea eta beste aldetik, Txindoki alkartasunan izandakoak.

La Salle ikastetxean (HH, LH eta DBH) ikasleak gertukoagoak ziren, ikasleetaz asko arduratzen ziren eta ikasleen irakaskuntza arloko garapena eta garapen pertsonolaz arduratzen ziren gehien bat. Edozein arazo edukiz gero beraiengana lasai zenezaken, irakasleek zerbait gaizki egiten ari zinela uste bazuen esan egiten zizun, ikasgai bateko zerbait ulertzen ez bazenuen klasetik kanpoazaltzen zizuten...

Txindoki Alkartasuna instituan aldiz hotzagoak ziren, ikaskuntza arloaz bakarrik kezkatzen ziren eta ikasleek ikasgaia gainditzea zen beraien helburu nagusia (salbuespenak bazeuden, baina gutxi batzuk). Irakaslek bere lan ordutegira mugatzen ziren eta hortik kanpo ikasleekin gauza gutxi egiten zituzten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario